XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bei aragia, gora antzean prezioan.

Nahiz ta denboraldia muatzeko arriskuarekin, alare naiko onarekin segitzen dugu gure baserritar eta lurgintza lanak egiteko.

Beiak soroan janaria biltzen ari dira oraindik, eta au gauden garaian agertzeko modukoa dugu.

Jarrai dedilla ortan.

Bei Ganadu gutxi antzea dago illtokira eramateko, eta au dala ta, zerbait ongarri etorri zaio ganaderueri.

Onela bei zaarra 230/260 pezeta kilo/kanala inguruan ari dira pagatzen, eta urtekoa berriz 333/370 pezeta inguruan dago, eta erosleentzako berriz leen bezalatso, au da 700 pezeta inguruan kilo xerra ona urtekoarena eta 600 pezeta beiarena.

Zerriki kontuan eskeintza ttikia dago eta eskea berriz esan leike normala dagola.

Ontaz, prezioak bereari eusten dio geiagorik gabe, au da, 140 pezeta kilo/kanala zerri gizenarentzako, naiz ta pixkan bat gora antzea sumatu.

Zerrikumetan, eta nola eskeintza ttikia daukan, bere prezioak ere ontzera dijoazte.

Eta gijoazen egaztiarekin.

Arraultza, naiz ta eskea bere artan egon, neurri aundikoak gutxitzen ari dirala sumatzen dugu, eta onela bere prezioak eutsi egin dio.

Au, dozenako 120 pezeta inguruan dago, arraultz ona, beltzanga eta estutxatuarentzako.

Olloa eta bere aragia pixkan bat gora naian; pixu aundikoak prezioak berritzen ditu; ariñak eske aundiagoa dauka eta bere kotizazioa ontzera saiatzen da.

Eta ollaskoa berriz, naiz ta joan diran illetan baño obekiago egon gaurko egunean 155/160 pezeta inguruan pagatzen da alare ez da gogortzen berean.

Untxi edo konejuetan eskasia sumatzen da eta onek eusten dio bere prezioari, naiz produktoreen maillan (au da, 185 pezeta kiloa bizirik) eta baita konsumoan ere (400 bat pezeta kilo/kanala).

Eta orain berriz pentsoak.

Artoa ia geldirik dago, inportatuari emen bertan bildutakoa itxaxten bai zaio.

Ontaz, ba dago naikoa jeneru ontatik.

Garagarrari buruz, ba dago interes geixiago bere erosketako, eta onela izan leike bere prezioa pixkan bat igotzea.

Eta apalpa lastoari buruz, presarik gabe ari da ateratzen, eta naiko jenerua daukanak ba dauka itxaropena emendik aurrera orain egiten duan baño prezio obeagoa egitea.

G.